Petri I.a (Nafarroako mariskala)
Petri I.a (Nafarroako mariskala) | |||
---|---|---|---|
1450 - 1471 ← Filipe I.a (Nafarroako mariskala) - Filipe Nafarroakoa → | |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||
Heriotza | Nafarroako Comptos Ganbera, 1471 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Filipe I.a (Nafarroako mariskala) | ||
Seme-alabak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Nafarroako Gerra Zibila |
Petri I.a Nafarroa-Peraltakoa (?- Iruñea, 1471) nafar militarra eta Nafarroako Erresumako 5. mariskala izan zen[1]. Nafarroako Gerra Zibilan Nafarroako armadaren eta agaramontarren buruzagia izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petriren gurasoak Filipe Nafarroakoa eta Joana Peraltakoa izan ziren. Petrik Ines Enrikez Lakarra ezkondu zuen[1], Tafallan oinetxea zutelarik. Aita 1428an mariskal izendatu zuten eta 1450ean hil arte karguan izan zen. Urte hartan Petrik kargua jarauntsi zuen.[2]
1471n, beaumondarrek, Filipe Beaumontekoak hain zuzen ere, Petri hil zuten Iruñeko Comptos Ganberako patioan. Filipe seme nagusiak jaso zuen mariskal kargua, baita aita bezala hil ere 1480an Leringo kondeak eta Nafarroako kondestableak zuzendutako beaumondarren zelata batean Olibako monasteriotik gertu. Oinordekoa Filiperen anaia zen Petri II.a izan zen.[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Sánchez-Marco, Carlos. Casa de los Navarra. in: Historia medieval del Reyno de Navarra. Lebrelblanco.com.
- ↑ Esarte, Pedro. (2012). El mariscal Pedro de Navarra. Iruñea: Pamiela, 12 or. ISBN 978-84-7681-738-4..
- ↑ Serrano Izko, Bixente. (2011-10-02). «Pedro II.a mariskala: Nafarroari leial hiltzeraino» Argia (2292). Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Filipe I.a Nafarroakoa |
Nafarroako mariskal Petri I.a Nafarroakoa 1450-1471 |
Ondorengoa Filipe II.a Nafarroakoa |